zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2023/05/18

"Child Abuse and Neglect" Aldizkarian Artikulua

Gure lankide Ane Egurenek artikulu bat argitaratu du “Child Abuse and Neglect” nazioarteko aldizkarian. Ekarpen teoriko-praktiko aitzindaria da Gizarte Zerbitzuen Sisteman, babes faktoreak modu goiztiarrean sustatzen dituena (0-5 urte), babesgabetasun arriskuan dauden haurrak dituzten familiei zuzenduta.
 
Azterlana AVI programaren inplementazioan oinarritu zen: esku hartzeko programa goiztiarra da (0-5), prebentiboa, babes faktoreen sustatzailea eta berritzailea, atxikimenduaren teorian oinarrituta eta bideo-feedbackaren metodologia erabiliz.
 
Azterketaren emaitza gisa ondorioztatzen da, programaren ondoren, babesgabetasun arriskuan dauden haurrak dituzten familietan gurasoen eskuragarritasun emozionala eta egoera mentalen ziurtasuna hobetzen direla, eta krisi garaian etxeko kaosa murrizten dela (COVID-19).
 
Hemen kontsulta dezakezue artikulu osoa (ingelesez).

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa