egiten duguna

Jarduera eremuak

INDARKERIA KASUETAN ETA HARREMAN GATAZKATSUETAN ESKU HARTZEKO LERROA

Indarkeria kasuetan eta harreman gatazkatsuetan esku hartzeko lerroak titulartasun publikokoak diren eta gehienbat Euskal Herriko Gizarte Zerbitzuen Zorrokoak diren zerbitzu publikoak kudeatzen ditu.

Arreta modalitateari begiratuta, kudeatutako zerbitzuak hainbat izaeratakoak dira: on line eta telefono bidezkoak; gizarte eta hezkuntzaren arloko zerbitzuak indarkeriaren biktima diren emakumeak hartzeko egoitzetan; azterketa psikologikoko zerbitzu espezializatuak familia barruan sexu abusuak eta babesgabetasun egoerak pairatzen dituztenentzat; eta abar.

Indarkeria kasuetan eta harreman gatazkatsuetan esku hartzeko lerroan kudeatzen diren zerbitzuak:

Zerbitzuaren izena
SATEVI Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua 900 840 111.

Titulartasuna Eusko Jaurlaritza. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Zerbitzu mota Euskal Herriko Gizarte Zerbitzuen Zorroko Zerbitzu Publikoa.

Zerbitzuaren izena
Zeuk esan, Nerabeak Orientatu eta Informatzeko 116111 Telefono Zerbitzua

Titulartasuna Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

Zerbitzu mota Euskal Herriko Gizarte Zerbitzuen Zorroko Zerbitzu Publikoa

Zerbitzuaren izena
Miaketa eta Ikerketa Psikologikorako MIPZ Programa

Titulartasuna Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintza Saila

Zerbitzu mota Zerbitzu publikoa

Zerbitzuaren izena
Gizarte eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko programa indarkeriaren biktima diren emakumeekin eta pisuen kudeaketa materiala

Titulartasuna Bilboko Udala. Emakume eta Garapenerako Lankidetza Saila.

Zerbitzu mota Zerbitzu publikoa

Zerbitzuaren izena
Nerabe eta familiak aholkatzeko udal zerbitzua.

Titulartasuna Galdakaoko Udala. Emakume eta Droga Mendekotasun Saila.

Zerbitzu mota Zerbitzu publikoa

INDARKERIA KASUETAN ETA HARREMAN GATAZKATSUETAN ESKU HARTZEKO LERROA irudia handitu