2011/06/07
Geure burua berritzen
2005. urtean gure webgunea eguneratu genuen, artean ginen enpresaren errealitatera egokitzeko. Sei urte igaro dira eta orain, orduan bezala, osatzen dugun kooperatibak berbera izaten jarraitzen du (komunitatearen enpresa soziala), baina desberdina ere bada. Gure misioa, ikuspegia eta balioak aldatu egin dira, baita gure zerbitzuak eta programak ere, eta, jakina, erakundea osatzen dugun pertsonak. Orduan geundenoi beste asko gehitu zaizkigu, egiteko modu desberdinekin, ilusio berriekin eta energia berriztatuekin.
Hori guztia Agintzari SCISen web berrian islatzea nahi genuen eta, horregatik, garena izateko dugun arrazoiari eutsiz, “aireberritzea” erabaki dugu, itxura gaurkotu, moderno, garden, dinamiko eta parte hartzaileagoarekin.
Webaren irudia berritu dugu, bertako sailak eta atalak, eta edukiak osatzeko beste modu bat inauguratu dugu, webgunean beraien hondar alea utzi nahi duten Agintzariko pertsonen ekarpenetan oinarrituta./p
Eduardo Pascual, Bilbo Iralako PISECOko hezitzailea, Raul Luceno, Zeukesan Zerbitzuko hezitzailea, Maite Calleja, Berrikuntzako zuzendaria eta Aritz Contreras, Teknologia eta Komunikazioko teknikaria, horiek izan gara Agintzariren webgunea eguneratzeko proiektu taldea osatu dugun lagunak. Diziplina askoko taldea, gutako bakoitzaren ekarpenak eta egiten jakitea batuta Agintzariren web berriari forma eman diona. Webgunea etengabe berritzeko espirituarekin sortu da, gu guztion eta garatzen eta etengabe eguneratzen lagundu nahi duten pertsona guztien elkarlanarekin.
Iruzkinak