Norentzat
Kudeatzen ditugun titulartasun publikoko zerbitzuen pertsona hartzaileak lehen edo bigarren mailako arretako Gizarte
Zerbitzuen erabiltzaileak dira gehienbat. Gure esku- hartzearen xedea dira bazterketa egoeran, babesik gabe edo
mendekotasun egoeran egon eta, 12/2008 Legearen ondorioz eratutako gizarte zerbitzuen zorroan deskribatzen denaren
arabera, gizarte eta hezkuntza alorrean eta arlo psikosozialean esku hartzea behar duten haur-gazteak, helduak eta
familiak.
Zerbitzuaren eskaintzaren hartzaileak dira, halaber, arreta psikosoziala eta harrerari eta adopzioari buruzko
aholkularitza espezializatua behar dutelako Arlobi-Adoptiara jotzen duten pertsonak.
Horrez gain, eskola eta famili eremuetako prebentzio programak hezkuntza komunitate osoari zuzentzen zaizkio: ikasleak,
irakasleak eta familiak.
Halaber, kooperatibak hainbat aholkularitza eta formazio proiektu kudeatzen ditu, gizarte zerbitzuen sektoreko
profesionalei zuzenduak.