LEGE OHARRA

Lege oharra

Lege ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkartearen (aurrerantzean, “Agintzari GEKE”) Interneteko http://www.agintzari.com webgune zerbitzuaren erabilera arautzen du (aurrerantzean, “Webgunea”). Helbidea: Ramon y Cajal etorbidea, 48. lonja, 48014, Bilbo, Bizkaia. Eta IFK: F4848481923. Kooperatiba Elkarteen Inskripzio Liburuan inskribatuta dago, 1991ko urriaren 31n, 503 folioan, 1. idazpuruan eta BI-503 inskripzio zenbakiarekin.

Legedia

Agintzari GEKEren eta Webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, oro har, Espainiako legedi eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari, eta berariaz jartzen dira Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe, kontratu baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da, eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Agintzari GEKErekin merkataritza harremanik hastea. Webgunearen titularra ez dator beti bat bere kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Agintzari GEKEk beretzat gordetzen du aldez aurretik jakinarazi gabe bere webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak, bai eta zerbitzarietan horiek aurkezteko edo aurkitzeko moduak ere, aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunea osatzen duten elementu guztiak, bai eta horien egitura, diseinua, iturburu kodea, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak ere, Agintzari GEKEren edo haren kolaboratzaileen titulartasunekoak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bidez babestuta daude.

Webgunean ageri diren irudiak eta bestelako elementu grafikoak ere dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bidez daude babestuta.

Agintzari GEKEk espresuki debekatzen du “framingak” egitea edo hirugarrenek gure webguneen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.

Edukien erabilerak lizentziamendu partikularra errespetatu beharko du. Horrela, guztiz debekatuta dago edukien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko jakinarazpena, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera, Agintzari GEKEren aldez aurreko berariazko baimena izan ezean.

Agintzari GEKEk baimena ematen du atariak emandako testuak eta edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzeko, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Edukien, dokumentuen edo grafikoen osotasunari eusten bazaio.
  • Horien jatorri eta iturria Agintzari GEKE dela adierazten bada espresuki.
  • Erabilera horren xedea edo helburua bat baldin badator Webgunearen helburuekin edota Agintzari GEKEren jarduerarekin.
  • Ez bada merkataritza erabilerarik egin nahi; hala, berariaz debekatuta dago horiek banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo deskonpilatzea.

Beste edozein erabilera Agintzari GEKEk jakinarazi eta baimendu beharko du, aldez aurretik eta berariaz.

Hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko aipuei dagokienez, Agintzari GEKEk jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak aitortzen dizkie titularrei, eta Agintzari GEKEn aipatze edo agertze hutsak ez dakar horien gaineko eskubide edo erantzukizunik, ez eta babesik, babesletzarik edo gomendiorik ere.

Agintzari GEKEk hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, gure webguneak haien eskubideak urratzen ari direla uste izanez gero, jarri harremanetan Agintzari GEKErekin.

Erantzukizuna

Agintzari GEKEk ez du bermatzen webgunerako sarbidean edo edukian akatsik ez dagoenik, ezta hura eguneratuta dagoenik ere, nahiz eta Agintzari GEKEk bere ahaleginik handienak egingo dituen, hala badagokio, horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko.

Agintzari GEKEren webguneetara sartzea eta horietan jasotako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna baino ez da izango.

Agintzari GEKEk ez ditu bere gain hartzen erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) edota bertan gordetako fitxategi edo dokumentuei eragin dakizkiekeen kalteak edo sor litezkeen segurtasun akatsak, webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzen den erabiltzailearen ordenagailuan birusa dagoelako, nabigatzaileak gaizki funtzionatzen duelako edo bertsio eguneratu gabeak erabiltzen direlako.

Agintzari GEKEk ez du erantzungo honako hauetan gordetako informazioaz eta edukiez (adierazpen gisa, baina ez modu mugatzailean): foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei Agintzari GEKEren webguneetan edukiak modu independentean argitaratzeko aukera ematen dien beste edozein bitartekotan.

Hala ere, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legean xedatutakoa betez, Agintzari GEKE erabiltzaile, agintari eta segurtasun indar guztien eskura jartzen da, eta aktiboki laguntzeko prest dago legedia nazional zein nazioartekoari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaieketen eduki guztiak erretiratzen edo, hala badagokio, blokeatzen. Erabiltzaileak uste badu webgunean badela sailkapen horren barneko edukiren bat, arren eskatzen diogu Agintzari GEKErekin harremanetan jartzeko.

Agintzari GEKEk ez du bere gain hartuko webguneetan agertzen diren posta elektronikoko helbideen bidez emandako erantzunen ardura, eta, beraz, ezin izango da, inola ere, erantzun horien ondorio juridiko loteslerik sortu.

Estekak edo hiperestekak

Gure Webguneetako estekak hirugarrenen webguneetarako edukietara bideratuta egon daitezke. Esteka horien helburu bakarra da interesgarriak izan dakizkizukeen baliabideen Internet bidezko bilaketan laguntzea. Hala ere, orri horiek ez dira Agintzari GEKErenak, eta azken honek ez ditu edukiak berrikusten; horregatik, Agintzari GEKEk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik gune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik. Eduki horiek informazio izaera baino ez dute izango, eta inola ere ez dute harremanik izango Agintzari GEKEren eta eduki horien titular diren pertsonen edo erakundeen edo guneen titularren artean. Agintzari GEKEk ez du bere gain hartuko, ezta ere, estekatutako orrialdearen funtzionamenduaren erantzukizuna, edo han sartu edo erabiltzearen ondorioz eragin litezkeen kalteena.

Agintzari GEKEren webgunerako estekek honako baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

  • Esteka ezartzeak ez du esan nahi Agintzari GEKEk esteka egiten duen orrialdearekin inolako akordiorik, kontraturik, babesletzarik edo gomendiorik egingo duenik.
  • Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du eduki ez-zilegi, diskriminatzaile, onartu ohi diren printzipio etikoen aurkako edo ordena publikoaren aurkako informaziorik izango, eta ez du hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik izango.
  • Agintzari GEKEk bere webgunerako esteka bat kentzeko eska dezake, inolako arrazoirik alegatu behar izan gabe. Hala eginez gero, esteka jarri duen orrialdeak berehala kendu beharko du, hots, Agintzari GEKEren jakinarazpena jaso bezain pronto.
  • Ez du inola ere bermatuko hiperesteka ezartzeak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna, eta ez da horien erantzule egingo. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean hartu beharko ditu hiperestekaren webgunean sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
  • Hiperesteka ezartzen den webguneak ezin edukiko du Agintzari GEKEri dagozkion marka, izena, logotipoa, eslogana edo bestelako zeinu bereizgarririk, salbu eta zeinuak hiperestekaren beraren parte direnean edo Agintzari GEKEk aldez aurretik eta berariaz horien erabilera baimentzen duenean.