misioa

Gure Misioaren giltzarriak

misioia

AGINTZARI, enpresa soziala den heinean, gizarte ekimeneko kooperatiba da eta gizartearekin konprometituta dago behar sozialak lantzeko eta gizarte balioa sortzeko.

Gure misioa da gizarte lankidetzarekin konprometituta eta inplikatuta dauden pertsonengan oinarritutako proiektu bat garatzea, elkarrekin lan eginda eta pertsonak, bezeroak, lankideak eta gure ingurunea asebetetzea etengabe bilatuta, honakoa lortzeko: zailtasun egoeran dauden pertsona eta taldeen bizi kalitatea hobetzea (gure jarduera haiei dago zuzenduta); Gizarte Ongizatearen eredu publikoa legitimatzea; eta gizarte justu, solidario, anitz eta kohesionatuagoa eraikitzea, lankidetzaren, komunikazioaren, askatasunaren eta erantzukizunaren bidez.

Gure proiektu kooperatiboa pertsonengan oinarrituta dago; izan ere, gure erakundea autokudeaketan, parte hartzean, eskarmentuan eta gure prestazioak zuzenduta daudeneko pertsonen, bezero ditugun eta lankide ditugun erakundeen eta jarduera garatzen duguneko komunitatearen etengabeko gogobetetzearen bitartez bikaintasuna lortu nahi duten pertsonen arteko lidergo partekatuan oinarritzen da.