nortasuna
Pertsona konprometituak balio soziala sortzen
ONURA PUBLIKOKOA DEN GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBA
Enpresa sozial bat gara, gizarte esku-hartzearen eremuan diharduelarik komunitatearen garapenarekin inplikatuta
dagoena, proposamen berritzaileak abiaraziz eta kalitateko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta
kolektiboen behar sozialak gainditzera orientatuta.
KONPROMISO SOZIALEAN BIDEA EGINDA DUEN ERAKUNDEA
Agintzari 1977. urteaz geroztik ari da lanean gizarte bazterketaren arloan. Agintzari Elkarteak 1983. urtean
bereganatu zuen nortasun juridikoa, eta harrez gero era askotako jarduerak gauzatzen ari da: gizarte salaketa
eta ikerketa lanak, eta arriskuan eta babesik gabe dauden adin txikiko eta gazteei arreta eskaintzea, babes
etxeak sustatuz eta kudeatuz, eta, Esku-hartze Komunitarioko Taldeen bitartez, Familia eta Kale Heziketarako
Gizarte Hezkuntza egitarauak garatuz, batez ere.
1991. urtean Kooperatiba Elkarte gisa eratu zen; enpresa modelo horrek eskaintzen dion marko soziolaborala
bere helburu sozialarekin bat dator eta kudeaketa demokratikoa eta gizartearekin konprometitua ahalbidetzen dio.
2000. urtean, Agintzarik Gizarte Ekimenerako Kooperatiba bihurtu zen, hau da, irabazi asmorik gabeko erakunde.
Urte horretan bertan Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko erakunde izendatu zuen.