zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2013/11/21

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Beatriz Ávila, Agintzariko lankide batek, indarkeria mota honen aurkako jarrera adierazten duen ikurrari buruz,  hau da,  puntu lilari  buruz, idatzitako ipuin bat ezagutarazi nahi dizuegu.
 
 
Kondaira zahar batek dio, aspaldi, orain milaka urte, Magia eta aztien herrialdean, mundua kolorez margotzen zuen azti bat bizi zela. Bere altxor preziatuen artean,  kolorezko puntuak zituen kutxa bat zegoen.  Goizero azti honek bere kutxa magikoa zabaltzen zuen, koloreek bere zeregina egin zezaten eta  horrela ibaiak eta itsasoak urdinez margotzen zituzten, mendiak berdez, elurra zuriz, eguzkia horiz, …
Baina  herrialde honetan, lege bitxi batek kolore arrosa eta kolore urdina elkartzea debekatzen zuen. Denek ezagutzen zuten arau hau eta horrela bete behar zuten, kutxatik atera ahal izateko. Baina, egun batean, gauza harrigarri bat gertatu zen. Koloreak,  kutxatik ateratzen ari zirela, presaka, kolore arrosak eta urdinak tope egin zuten eta biak, elkartzean, beste kolore bat atera zen, inoiz ikusi gabekoa, gaur egun, lila kolore moduan ezagutzen duguna eta denok dakigunez, berak ere tokia badu gure munduan eta kolore anitzen kutxa barruan.

Egilea: Beatriz Avila (Berrizko EISECO hezitzailea), adaptación del cuento de “Los colores” Nunila Lopez Salamero

 

Iruzkinak

  • Carol 2013/11/28 - 08:44:52

    Ederra!


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa