2024/06/20
Familia Harrera Berrituz
Ekaina honetan Agintzari S. Coop. Hirube SCIS Maison d'enfants Saint Vincent de Paul Biarritz Zabalduz Kooperatiba Elkartea eta ZAKAN SOZIAL elkarteek "Harrera Berrituz familia" mugaz gaindiko proiektua itxi dute, Euroregion NAEN batera finantzatua. Oraingo honetan, familia biologikoak familia-harrerako eta harrera sekuentzialeko prozesuetan eta adopzio irekian duen eginkizunari buruz hausnartu zen, arau-esparruak eta esku-hartzean duen eragina, metodologietako antzekotasunak eta desberdintasunak barne hartuta, eta kasu praktikoak partekatu ziren elkarrekin ikasteari begira.
Aurretik, beste bi topaketa egin ziren. Horietako lehena (2023ko abenduan eta 2024ko urtarrilean egindako saioekin) Pirinio Atlantikoetako harrera sekuentzialaren ereduari buruzkoa izan zen. Bigarrena, Gipuzkoako familia babesteko eredua ezagutzeko, aurtengo martxoa eta apirila bitartean egindakoa. Guztira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako 70 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute proiektuan.
Iruzkinak