zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/10/08

JEUNES MIGRANTS txostenaren argitaratzea

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektuen esparruan , Agintzari GEKek eta Paueko Unibertsitateko Soziologiako Departamentuak elkarrekin aritu dira, Jeunes Migrants, Euskadiko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeetan bakarrik dauden adingabe eta gazte atzerritarren karakterizazioaren eta esku-hartze ereduen eraginaren mugaz gaindiko azterketa argitaratzeko.
 
Gure ezagutzara arte, horrelako lehen azterlana da, eta, bertan, esku-hartzearen errealitatea eta inpaktua aztertzen dira, besteak beste, ardatz soziodemografikoan, sozioedukatiboan, osasunarenean, komunitatearenean baita prozesu migratorioarena.
 
Honetarako, Zakan UTE Nafarroa eta Zabalduz Koop Elkartea izan ditugu bazkide eta Association Action Jeunesse Innovation et Reinsertion (AJIR), L 'Organisme de Gestion des Foyers Amitié (OGFA) eta Sauvegarde de l' Enfance à l 'Adulte du Pays Basque (SEAPB) bazkide elkartu gisa.
 
Txostenaren euskarazko gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioa aurki dezakezu.
 
Txostenaren ondorioak aurkezteko, irailaren 24an Iruñean eta urriaren 7an Baionan, mugaz gaindiko bi jardunaldi egin genituen. Horietara, 120 pertsona baino gehiago gerturatu ziren, eta beste 70 pertsona online (streaming bidez) jarraitu zuten, bai Euroeskualdeko hiru lurraldeetako administrazio publikoetako langileak (gizarte-zerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak edo segurtasun-kidegoak), bai gizarte-erakunde espezializatuetako teknikariak.
 
Esteka hauetan Iruñako jardunaldiaren bideoak (emaitzen aurkezpena eta ondorengo mahai-inguruarena) eta bi jardunaldietako argazki batzuk ere ikus daitezke.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa