2013/10/30
Bikote-banantze egoeretarako Familiari Laguntzeko Programa
Bikote-banatze egoeretarako Familiari Laguntzeko Programa hezigarria da eta bere xedea da bikote-banantze egoerara familia egokitzea hobetzea eta familiaren berrantolatzean arazoei aurrea hartzea.
Honako erakunde publikoen elkarlana izan da egitasmo honen abiapuntu:
Galdakaoko Udalaren Gizarte Ekintza Saila
Lea-Artibai Amankomunazgoaren Gizarte Zerbitzuetako Saila
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Barakaldoko Udalaren Haur, Gazte eta Familiako Saila
Egitasmoak EHUko Psikologia Fakultateko Harremanak Ikerketa Taldearen eta Agintzari GEKren arteko lankidetza teknikoan du oinarri.
Era honetara, Barakaldo, Bermeo eta Galdakaoko Udalerriak eta Lea-Artibai Amankomunazgoa, familia eta/edo gizarte ekintzarako sailen bitartez, gure gizartean gero eta zabalduago dagoen errealitate sozial batera hurbilduko dira, zeinean familiei laguntzeko beharrak arretagai eta aztergai izango diren.
Beraz, programa gune sozio-demografiko askotariko biztanleria zabal bati begira abiarazi da, ebaluazio eta ikerketa egitasmo batean integratuz, zeina zuzentzen baita programaren eraginkortasuna neurtzera eta pertsonen eta familien beharrak ezagutzera.
Elkarlan honek kalitate hobeko prestazioak eman nahi dizkie erabiltzaileei, dagokien lurraldean gizarte-premien ezaguera hobea Udalen gizarte-zerbitzuei, garapen metodologikoa zerbitzuen hornitzailea den erakundeari eta gizartearen eskabideari aplikatutako lan bat unibertsitateari.
Behin programa abian jarrita, beharrezkoa izango da bere onarpena, norainokoa eta emaitzak ezagutzeko denbora. Programari buruzko informazio zabalagoa izateko parte hartzen duten erakundeetako batekin edo egitasmoaren koordinazioarekin (
cristinaojanguren@agintzari.com ) harremanetan jartzea besterik ez dago.
Iruzkinak