zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/06/26

BIZIKIDEAK

Bizikideak gazte migratzaileen eta unibertsitarioen arteko elkar ezagutza eta lankidetza babesteko ekimen moduan sortu da, pisua eta eguneroko beste zenbait gauza konpartituz. Helburua da gazte migratzaileek komunitatearekin duten lotura indartzea, eta bertako gazteek beren kulturartekotasun eta dibertsitate balioak indartzea.
 
Bizikideak proiektua Agintzarik Peñascal Koopertibarekin batera kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak babesten dute.
 
Zer da Bizikideak?
 
Bizikideak programa bat da, bertako ikasle gazte unibertsitarioek eta ikasle gazte migratzaileek (ez dira unibertsitarioak) pisua partekatzeko. Bizikideak-eko pisu bakoitzean, gutxienez, bertako bi ikasle eta ikasle migratzaile bat egongo dira.
 
Zergatik da beharrezkoa Bizikideak?
 
Helduen bizitzara igarotzeko prozesuak zailak izanik gazte guztientzat, are zailagoak dira zentro, etxe babestuetan hazi eta kanpotik etorri behar izan dutenentzat. Ziurtasunik gabeko etorkizun bati egin behar diote aurre 18 urte betetzen dutenean, beste gazteek baino prozesu kontzentratuago eta estuago batzuei egin behar dietelako aurre, eta, gainerako, ez dituztelako ohiko familia batek ematen dituen harreman zein ekonomia arloko baliabideak.
 
Gazte migratzaileek, gainera, ez dituzte gure kultura eta harreman kodeak ezagutzen, arazo gehiago dituzte hizkuntzarekin, etab. Eurentzako proiektuak bilatuz eta aztertuz, Herbehereei, Belgikari eta Frantziari erreparatuta –besteak beste–, Bizikideak sortu da.
 
Zer eskaintzen dugu?
 
Programa berritzailea batean parte hartzea, esperientzia aberasgarri eta dibertigarri batean, eta, jakina, pisua ordaintzeko dagokion zatia bermatuta edukitzea ikasturte osoan zehar, eta baita Agintzariko kide baten laguntza ere, edozein zalantza edo zailtasun baduzue.
 
Interesatzen zaizu?
 
proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Agintzari Koop.E.rekin jarri zaitezke harremanetan teilapean@agintzari.com helbidearen bitartez.

Imágenes

  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa