zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2021/11/18

BEHIN ETA BERRIRO Barakaldo

Agintzari Koop. E.k kudeatzen duen EISE Barakaldok “BEHIN ETA BERRIRO” programa garatuko du, Barakaldoko Udalak azaroaren 25aren inguruan, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunean, programatutako jardueren barruan.
 
Azaroaren 22tik 26ra, udalerriko ikastetxeetako 15 urtetik gorako gazteak “Behin eta Berriro Experience” instalazioan parte hartzera joango dira; murgiltzeko ibilbide bat da, non adingabeek emakumeen aurkako hainbat indarkeria egoera ikusten dituzten, normalean halakotzat identifikatzen ez dituztenak.
 
Ibilbidea alderdi emozionala pizteko diseinatuta dago, eta, egin ondoren, EISEko hezitzaileak ikastetxeetara joango dira, bi lan saio egitera, hainbat dinamikaren bitartez instalazioan ikusitako eszenak lantzeko, horiei buruzko hausnarketa egin ahal izan dezaten, eta tresnak garatu ahal izan ditzaten genero indarkeriari aurre egiteko, maila indibidualean zein kolektiboan.
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa