2019/09/30
Bilbao Rugbyrekin lankidetza hitzarmena
Agintzari GEKEk lankidetza hitzarmen bat sinatu du Bilbao Rugby Eskola Elkartearekin eta el Universitario Bilbao Rugbyrekin, arazoak dituzten haurren eta gazteen, mutilen eta nesken, gizarte inklusioa bultzatzeko, kirolaren bitartez, errugbia praktikatzeak erakusten dituen balioen bitartez.
Elkarlana gauzatzeko lankidetza sozialeko funts bat eratu da, errugbia praktikatzearen kostuak ordaintzeko, eta hezitzaileek eta entrenatzaileek elkarrekin jardungo dute neska-mutil onuradunei laguntzeko; beraz, bi erakundeek ezagutzak partekatzeko aukera izango dute, premia sozialak dituzten pertsonen bizitza sustatzeko.
Egitasmoaren hartzaileak diren neska-mutilak Agintzarik kudeatzen dituen hainbat gizarte zerbitzutatik artatzen diren haurrak eta gazteak dira, administrazio publikoari lotutakoak zein bere ekimeneko esparruei lotutakoak.
Agintzarik ilusioz ekin dio denboraldi honetarako lankidetza horri, eta, emaitza onak emango dituelakoan, espero du denboran mantenduko dela.
Iruzkinak