zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2013/07/19

BIlbon ospatutako Adopzioko Profesionalen Bileran eta ICAR4 KONGRESUAN , kolaboratu du Agintzarik

 

Uztailaren 8 eta 11 bitartean, Bilbon batu izan dira adopzioan adituak zein ikerlariak diren profesional ugari, leku askotatik etorrita. Bilera honek 220 lagun batu izan ditu, eta gaiari lotutako erronka edota esku hartze modu berriez mintzatu izan dira.

Bestalde, uztaileko 11 eta 13 bitartean, Adopzioko Profesionalen Bilera burutu izan da, non estatu espainarreko 180 profesional eta pertsona inguru bildu izan diren, gure errealitatearen inguruan bideak aurkitu nahian.

Egitasmo hauek antolatzaile desberdinak izan dituzte, instituzio eta estatuko unibertsitate anitzak barne izan direlarik. Agintzari elkarlanean aritu izan da, eta tailerretan bai komunikazioetan parte hartu du

Azkenengo 15 urte hauetan, Agintzarik lanean dihardu adopzioko esparruan, eta bereziki, ADOPTIA izeneko ekimen pribatutik, bertatik egin baitira ikerketa batzuk eta baita diskriominazio egoerak ekiditze aldera, zerbitzu  berritzaileak martxan jarri ere

Aurkeztu ditugun tailerretan, narratibaren erabileraz aritu izan gara, bai pertsona adoptatuek eta familiek beraien historia uler zezaten, bai nerabezaroan eman ohi diren portaera arazotsuek kudeatzen irakasteko

Aldi berean, adoptatuek izan ditzaketen portaera arazoen esku hartzeari dagokion programa aurkeztu izan da. Bereziki, 18 urtetik gorako neska mutilei zuzenduriko, Etxe Elkartuak Sarean izenekoa, aurkeztu izan da. Familiarteko hausturak ekiditzea du helburu.

Bestalde, jatorriarekin bitartetekaritzak abiapuntu izan direlarik, komunikazio bi aurkeztu dira eta guzti hau, Bizkaiako Foru Aldudiaren ardurapean dagoen Bizkaiko Adopziorako Babes Programaren eskutik. Halaber, pertsona adoptatuetan aurkitu diren osasun mental eta beharrizan heziketaren inguruko emaitzak ere eman izan dira.

Guzti hau ingurugiro egoki batetan partekatu izan da, non elkarlana gustagarria izan den erronka berrien aurrean erantzun berriak aurkitze bidean.

Agintzarik egitasmo bi hauek dinamizatu egin ditu, eta horretarako, adoptatua eta pertsona nagusia den Jon-ek eskeinitako dantza klasikoko erakustaldiaz eta Sibel-en abestiez baliatu izan da; sarritan hitzez esan ezin dena, gorputzarekin edota beste mota batetako adierazpen artistikoez esaten baita hobeki. Eskerrik asko, Uxue, Sibel eta  Jon-i, zeren plazer bat izan da eta zuokin konpartitzea guzti hau, eta baita adopzioaren inguruan itxaropena eta konfiantza eman diguzuelako ere. Nahiz eta jakin inoiz egoera sailak ematen direla, hautabidea ona da adopzioa beraien gurasoekin bizi ezin diren ume eta gazte askorentzako.

Egitasmo berrietan elkarlanean aritzea da gure nahia, eta horrekin batera adopzioarekin lotuta dauden beharrizanen inguruan bide berriak jorratzea, programa hauetan dauden pertsonek etorkizun hobea izan ditzaten.

Informazio gehiagorako: www.adoptia.org

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa