2015/12/18
Bilboko Eskola Absentismoaren Kontrola, Aurrehartzea eta Detekzioa Aurrera Eroaten duen Taldeari Elkarrizketa
Eskola absentismoa aurre-hartzeko taldea bere jarduera garatzen ari da 1990. urtetik. 2015eko martxoan Agintzari hasten da programa honen kudeaketarekin eta profesional honeengana hurbildu gara euren zerbitzua zertan datzan ezagutzeko.
Nortzuk eratzen duzue zerbitzua?
Zerbitzua 12 profesionalek eratzen dugu, eta Gizarte ekintza sailaren beste baliabide bat gara, Bilboko Oinarrizko Gizarte Zerbitzu Munizipal bakoitzaren barruan , LTZ eta PISECOarekin batera.
Nola detektatzen dira eskola absentismoko eta eskolagabetzeko kasuak?
Hezkuntza zentruak eskola absentismoa dagoela bermatzen dutenean familiekin jartzen dira harremanetan eta elkarrizketa bat izaten dute jokabide honen zergatia baloratzeko. Arazoak jarraitzen badu eta jokabide absentista ez bada aldatzen, Zerbitzu Sozial Munizipalei honen berri ematen diote. Gure taldeak Bilbon dauden ikasle absentisten zerrenda hilero biltzen du.
Nola garatzen da eskuhartzea?
Behin jokabide absentistaren informazioa jasoz gero, ikastetxeekin batera aurrera eramango dan egitasmoa adosten da. Informazioa biltzeko fase bat hasten da, honetan absentismotik at desbabesgabetasuneko adierazleak dagozan jakiteko eta komunitateko beste baliabide batzuen eskuhartzearen beharrizana dagoela baloratzeko.
Taldeak familia eta adingabearekin eskuhartzen du motibatzeko eta arazoa bideratzeko, absentismoa desagertzen bada, eskuhartzea amaitutzat ematen da. Orduan, jarraipen bat egiten da gutxienez hiru hilabeteetan zehar konprobatzeko absentismoa desagertu dala.
Testuinguru familiarretik at beharrezkoa ikusten dan ikastetxeetan esku-hartze plan ezberdinak egiten dira.
Zeintzuk dira absentismo eskolarreko taldearen erronkak datozen urteetarako?
Absentismoko programak balio erantsi bat du haurren desbabes egoerak detektatzeko eta espero dugu Zerbitzu Sozialeko notifikazioak gehitu ahal izatea. Uste dugu ezinbestekoa dela taldea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen beste baliabide bezala eratzea.
Ikasleen eskola arrakasta bermatu nahi dugu, derrigorrezko eskolarizaziotik at, adingabeek ahalik eta gehien garatzeko euren gaitasunak , honela ikasketak goiz ustea ekidituz.
Ikuspuntu prebentibo batetik, haur hezkuntzan egiten den lana azpimarratu nahi dugu, hain zuzen eskolarizazioa derrigorrezkoa ez denean , familiak hasieratik euren seme-alabeen eskolarizazioa baloratzeko.
Iruzkinak