2014/10/13
Ostiralean, urriak 10, EHUko Bizkaia Aretoan, Adopzioari buruzko jardunaldia, Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibak sustatuta.
Datorren ostiralean, urriak 10, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriumean hainbat ordezkari elkartuko dira, tartean gizarte arloko ordezkari instituzionalak, adopzioaren eta famili harreraren arlokoak, adopzioari lotutako elkarte eta erakundeetako kideak, gizarte esku hartzearen profesionalak, adopzio familia eta adingabe adoptatuekin lan egiten duten adituak, hau da, hiruren pertsona baino gehiago, eta pertsona adoptatuekin eta euren familiekin egiten den lanaren aurrerapen teknikoak eta teorikoak ezagutu, hausnarketa egin eta eztabaidatu ahal izango dute.
Adopzio egoeretan gazteen eta familien artean haustura gertatzeko arriskuen errealitatera eta horiei aurre egiteko dauden baliabideetara hurbiltzeko, profesional ospetsuak entzun ahal izango dira, tartean izanik Agintzari kooperatibako Adoptia zerbitzuko Javier Mugica eta Alberto Rodriguez, “Sareko Etxeak” proiektu eta ikus-entzunezkoa aurkezten.
Maila handiko unibertsitate irakasle adituak ere aurkituko ditugu, esaterako, Murtziako Unibertsitateko Concepcion Lopez Soler, UPV/EHUko Sagrario Yarnoz edo Sevillako Unibertsitateko Miguel Garrido, hainbat gairi buruz aritzeko, horien artean atxikimendu eta lotura emozionala, tratu txar edo abandonu egoeretako esku hartzea, eta adopzio kasuen instituzionalizazioa.
Arratsaldeko saioa Sareko Etxeen Programako gurasoen eta gazteen lekukotzek protagonizatuko dute, kafe-solasaldi atsegin baten bitartez beren esperientzia partekatuko dutelarik.
Agintzariren ordezkaria komunikabideen aurrean: Maite Calleja
Telefonoa: 944757005, 620824340
Faxa: 944757671
Helbide elektronikoa: Gizarteratzen@agintzari.com
Enpresaren webgunearen URLa: http://www.agintzari.com/cas/index.aspx
Iruzkinak