Ohiokoa izan dugu azken urteotan, Batzar Nagusiaz gain, beste Batzar ez-ohikoak egitea, Kooperatiban ditugun gaiak azaldu, konpartidu edo kontrastatzeko. Udaberriko hau, urtean zehar Proiektu Talde ezberdinetan egiten ditugun lanen aurkezpenen inguruan antolatu ohi dugu. Aurtengoan ere, Proiektu taldeen ekarpena zein-zenbatekoa izan den eta 3 lanen aurkezpenak izango ditugu.
Bestalde, iazko urtean zehar landu genuen SAREA kontzeptuaren bilkaera eta bere egoeraz arituko gara, Gipukozan eta Araban ditugun zerbitzu batzuen berri emanaz batera.