Sinadurak

Jendetasuna

2013/07/22

Ana María Verano

Familia Harrerarako Teknikaria Bizkaian

Ana Verano dut izena, eta 1990ean sartu nintzen Agintzarin. Urte horretatik gaur egunera arte hainbat proiektutan egin dut lan: etxeko hezitzailea, adingabeen hezitzailea Leioan eta Basaurin gazteak lanerako proiektu baten koordinatzailea. Ondoren, 10 urtez, hainbat zeregin bete ditut Agintzariko Aholkularitza arloan. Pertsonak hobetzeko prozesuetan parte hartzeko dudan motibaziotik abiatuta, zuzeneko arretari berriro heltzeko planteamendura iritsi nintzen eta, 2008. urteaz geroztik, Familia Harrerako Laguntza Taldean teknikari lanetan aritzen naiz, Bizkaian. Heziketari dagokionez, nire interesak gaur egun espresio mugimendura zuzenduta daude, hazkunde pertsonalerako baliabide gisa. Agintzarin hainbat partaidetza eremutan aritu izan naiz, aholkulari moduan, baina baita kooperatibaren lehendakari gisa ere, eta proiektuak nigan ilusio sortzen jarraitzen du, eta bertan hainbat lantalderen bitartez parte hartzen dut.

Orain dela urtebete bat inguru, Pamela Druckerman kazetariak “Cómo ser una mamá cruasán” liburua argitaratu zuen, eta berehala zirimola mediatiko antzeko bat gertatu zen, egileak liburuan azaltzen zituen ideiak zirela eta.

Idazleak frantziar neska-mutikoen jendetasun edo heziketa ona defendatzen du, berak ezagutzen dituen amerikarrekin alderatuta, bere seme-alaben portaeraz arduratzen den ama baten ikuspegitik. Frantziar neska-mutiko eredugarriekin alderatzen zituen, eta zera deskribatzen zuen:  "jatetxeetan behar bezala portatzen dira eta denetik jaten dute, lau hilabete dutenetik gau osoan lo egiten dute, ez dute garrasi egiten eta ez dituzte etengabe gauzak eskatzen, eta bakarrik jolasten badakite, gurasoek urrutitik zaintzen dituzten bitartean edo lagunekin berriketan diharduten bitartean".

Baieztapen horiek eragiten duten lehendabiziko hausnarketa da ez ote garen erabiltzen ari "jendetasunaren" kontzeptua haurrek egiten, esaten edo omititzen dituzten ekintza guztien sinonimo moduan, helduok lasaiago egon gaitezen: gauean dena segidan lo egiten badute, helduak atseden hartzen du; denetatik eta behar bezala jaten badute, gurasoek otordu horretaz jatetxean disfrutatu dezakete, eta jolasean bakarrik moldatzen badakite, ez dute molestatzen.  Kasu horietan, jendetasuna estandar sozial moduan ulertzen da, eta hazkuntza nekagarriaren betebeharretatik libratzeko beharrari erantzuten dio.

Bigarrenik, daitekeena da egileak frantziar familien heziketaren eta seme-alaben portaeraren analisian orokortasun bat egin izana, eta beharbada bere ikuspegia klase ertain-altuari begira egon da, eta ez die gizarte bazterketan dauden familien seme-alaben heziketari erreparatu.

"Jendetasun" terminoaren beste adiera bat "manera onak" dira. Sarkozy lehendakari ohiak faltan botatzen zituena haserre bizian zioenean: “Incroyable, ces´t incroyable”, Frantziako telebista publikoko langileek ez ziotelako erantzun berak egindako diosalari. Agurraren errituala txiki-txikitatik irakasten da.

Manera onei eta txarren inguruko ideiek eta herrialdeen arteko konparazioak familia, profesional eta oro har gizartean eragiten duten eztabaidatik harantzago, kontua da haurtzaroa babesteko programen testuinguruan, zenbaitetan, geure buruari galdetzen diogula ea noiz animatu behar ditugun neska-mutilak pertsona helduen aurreikuspenei erantzutera.

Hasiera harreman zailak bizi izan dituzten haurrekin aritzen gara.  Batzuetan gurasoekiko loturek ez dituztelako behar beste elikatu; beste batzuetan hazkuntza, garapenean lagundu ez eta, aldiz, pertsona helduen etengabeko eskakizun bihurtzen delako.

Gurasoen omisioagatik, ezintasunagatik edo gehiegizko kontrolagatik neska-mutilek autonomia edo intimitatezko esperientziak integratu ezin izan badituzte, kortesiaren printzipioei erantzutera behartuz gero, presio erantsia areagotu egiten da. 

Ezezagunen aurrean kontaktu fisikoa izateko obligazioa, adierazpenak neurtzea, edo helduekin nahitaez bat etorri beharra, horiek guztiak haurrekiko harremanen forma automatikoak dira, eta, gutxienez, ustekabea eragiten dute eta, batzuetan, baita sufrimendu emozionala ere.

Pentsa dezagun zenbat aldiz interbentzioaren lehen egunetik behartzen ditugun beraiekin diharduten profesionalei muxu ematera, harrera edo despedida egiteko, hurbiltasun, afektu eta onarpenaren froga gisa, pentsatu gabe eurentzat oraindik ez garela erreferentziazko heldu bat.

Albiste ona da kortesiarako alternatibarik badagoela. Afektu erakustaldiei erantzun ahal izateko adingabeek duten ahalmen eta egoera emozionalarekiko sentiberak izateaz gain, erantzuteko bestelako modu batzuk ere proposatu daitezke, gizartearen arauek helduei exijitzen dizkien kontaktu fisiko edo begizkorik gabe, kontaktu horiek esanguratsuak izan zein ez izan. Marrazkiak egitea, gutun bat idaztea, abestiak eta antzeko erritualak txikienentzat… muxuen eta ohiko esaldien ordezkoak izan daitezke.

Despedida moduan, gehitu daiteke kontua dela "manera onen" gai horni buruz geure buruari galdetzen jarraitu behar diogula, gure arretaren hartzaileak diren haur eta familien kolektiboan hobeto esku hartzeko gainerako erronketan bezala. Kasu honetan, geure buruari galdetzeak esan nahi du gure programetan automatismorik ez erabiltzea, pentsatuz begi-bistan dagoena dela haien behar zehatzei erantzuten diena. Beharbada, kontua oso erraza da, hau da, konbentzionalismoak begiradatik erretiratzea eta ezagun denari alternatibak proposatzea.

Iruzkinak

  • Arantza Llona 15/11/2013 - 10:56:30

    Muy bueno Ana , eres una magnifica pedagoga , se nota que sabes trasmitir y no dejes de compartir con nosotras todo lo que sabes sobre educación.Muchas gracias

Zure iruzkina utzi