Sinadurak

Jordi Cid Colomekin solasean: Terapeuta, Ikuskatzailea eta Eskemen Terapiako Prestatzailea

2016/09/26

Guión e Idea Original: Josu Goikoetxea y Bittor Arnaiz

Agintzari GEKEko psikologoak


 
Agintzariko Prestakuntza planean, Jordi Cidek ikastaro bat eman zuen Eskemen Terapiari buruz, zeina Terapia Kognitiboaren azken boladaren aldaera bat den. Bere prestasun eta energia erabatekoak aprobetxatuz (gràcies Jordi), elkarrizketa bat egin dugu lanketa horri eta nortasun arazoetan duen erabilerari buruz. Ezagutzen ez duzuenontzat, Jordi Cid Psikologiako doktorea da, Eskemen terapiako ikuskatzaile egiaztatua, Irakaskuntzako laguntzailea hainbat unibertsitatetan, eta Gironako Asistentzia Sanitarioko Institutuan lan egiten du, besteak beste.

Bideoa, profesional oso-oso kualifikatu bat elkarrizketatzeaz gain, gure aldetik nahi du ikus-entzunezko lengoaia gehiago erabiltzea, komunikaziorako tresna gisa, adierazpen didaktiko gisa, gure zeregina eta ezagutza erakusteko bide gisa. Twobaskos etxearekin lankidetzan ekoitzi dugu, berau hasiera izateko asmoarekin, eta, adibidez, ohitura hartzeko, gurekin harremanetan dauden profesionalak elkarrizketatzeko eta zabalkundea egiteko. Ikus-entzunezkoen ildo honetan aurrera egin ahal izan dezagun, estilo propioarekin. Erronka handia, zeinak gure irudimena duen muga bakartzat.
Disfrutatu!
  • Elkarrizketatua: Jordi Cid Colom; Terapeuta, Ikuskatzailea eta Eskemen Terapiako Prestatzailea.
  • Gidoia eta jatorrizko ideia: Josu Goikoetxea eta Bittor Arnaiz
  • Koordinazioa: Zaloa Cabanelas
  • Argazkia, soinua eta edizioa: Eduardo Pascual eta Txuma Perez

Iruzkinak

Zure iruzkina utzi