Sinadurak

Lan prebentibo eta komunitarioa

2014/05/26

Eiseco Abando-Indautxu

Abando-Indautxuko Eiseco

2001. urtean abiarazi zen Abando-Indautxuko EISECO, eta berarekin batera gure lan prebentibo eta komunitarioa gure barrutiko haur-gazteen populazioarekin.

Inguruko ikastetxeen lankidetzarekin eta koordinazioarekin, Eskolako Esparru Programa sortu zen, Gizarte-Hezkuntzako Interbentzioak eragin litzaketen adierazleak behatzeko gune gisa.

Programa martxan jarri zen 2003-2004 ikasturtetik gaur egun arte, aldaketak egin izan dira beharren arabera, baina betiere izaera prebentiboa eta komunitarioa mantenduz.

2010eko maiatzaz geroztik, Bilboko Udalak Arriskuan dauden Haurrekin eta Nerabeekin Esku Hartzeko Eskuliburua argitaratu eta gero, Programa Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokiaren Jardueren barruan kokatzen da.

Gaur egun proiektua eskualdeko bi ikastetxetan gauzatzen ari da, 5 eta 12 urte bitarteko adingabeekin.

Tailerren bitartez, bi alderdi funtsezko landu nahi dira: detekzio goiztiarra eta harreman-elkarbizitza arloa, eskulanak eta lankidetza jolas kooperatiboak bezalako tresna ludiko batzuen bitartez.

Oro har ezarritako helburua da adingabeak mugitzen diren heziketaren testuinguruan arrisku arineko edo babesgabetasun sozialeko egoerak identifikatzea eta detektatzea, beren portaeran garapen pertsonalari edo integrazio sozialari eragin diezaieketen arazo pertsonalak, familiarrak edo sozialak hautemateko.

Maila zehatzago batean, giro hezitzailea eta prebentiboa sortuko duten jarduerak garatzea, arrisku egoerak goiz detektatu ahal izateko, eta erreferentziazko espazio bat eskaini ahal izateko, zeinean parte hartzaileek errespetu eta tolerantziazko jarrerak garatuko dituzten.

Helburuen artean jarrita dugu baita ere Ikastetxeekin koordinazio sendoa sustatzea, adingabeen jarraipena eginez, eta adingabe horiekin Esku Hartzen inplikatuta dauden profesionalekin sarean lan egitea bultzatzea.

Programaren hartzaileak arrisku egoera eragin dezaketen adierazleak hauteman zaizkien adingabeak dira. Hautaketa hori Ikastetxearekin koordinatuta egiten da, eta parte hartzaileen gurasoen edo tutoreen baimenarekin.

Saioen iraupena 45 minutu da, eskolaz kanpoko ordutegian (jangelan), talde laneko metodologia aktibo baten bitartez, esku hartzea behar dezaketela erakutsi dezaketen adierazleak hautemateko.

Hiru hilean behin balorazio orokor bat egiten da, adingabeen egoerari buruz zein egindako jarduerei buruz. Arrisku adierazleak ikusten zaizkien adingabeei dagokienez, ikerketa bati ekiten zaio ikusteko eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzura bideratu behar diren, gizarte-hezkuntza mailako esku hartzera edo esku hartze psikosozialera bideratzeko.

Adingabe parte hartzaileekin balorazio bat ere egiten da, eta hobetzeko proposamenak jasotzen dira.

Eskualdeko ikastetxeekin lan egiteak lankidetza giroa sortu du gure baliabideen eta horietako profesionalen artean, bai EISECOn Esku Hartze irekiak koordinatzeko bai bideratze berriak egiteko edo prebentzio programa berriak diseinatzeko, hala nola gurasoei zuzendutako programak.

Gure esperientziatik abiatuta, horrelako sare lanak eta izaera komunitariokoak egitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, aldaketaren eragile moduan garatzen dugun zeregin profesionalaren parte gisa.

Iruzkinak

Zure iruzkina utzi