gure eredua

Kudeatzeko dugun filosofia gure antolamendua orientatzen duten hiru zutaberen gainean bermatzen da:

  • Ilusioa kooperatibaren partaide izateko eta bertan elkarrekin lantoki bat baino zerbait gehiago sortzeko.
  • Erakunde humanoagoa izatea, kooperatiba osatzen duten pertsonen zein komunitatearen eta pertsona erabiltzaile eta bezeroen beharretan oinarrituta.
  • Sektorean erreferentea izatea eta gizarte zerbitzuen sistema garatzen laguntzea.

Zutabe hauen gainean bermatzen dira gure antolamenduaren dinamika orientatzen duten kudeaketa kontzeptuak:

nuestro modelo
  • Pertsonen eta lan taldeen autonomia. Taldeek kudeaketan elkarrekin parte hartzea. Deszentralizazioaren kontzeptuaren garapena: bezeroarenganako, erabiltzailearenganako eta taldearenganako hurbiltasuna. Lidergo formulak bilatzea, taldearen koordinazioaren figuran oinarrituta.

  • Heterogeneotasuna onartzen duen eta barne dibertsitatea errespetatzen duen erakundea, bere errealitatearekin bat eginda:

    Agintzarik antolamenduaren aldetik ordutegi, konpetentzia, esku hartzeko formatu eta bestelako ezaugarri berezi batzuk dituzten zerbitzuak eta programak kudeatzen ditu. Dibertsitate hori aitortzea eta behar duen tratamendu soziolaborala ematea, nortasun kolektiboa ematen diguten balioak garatzeari kalte egin gabe.

  • Kooperatiban sormenerako guneak eratzea. “Egiten duten” eta “pentsatzen duten” pertsonen arteko binomioa hautsiz, bi ikuspegi horien artean elkarren arteko eraikuntza ahalbidetuz.

  • Lidergo partekatua:

    Pentsatzen dugu lidergoa beste pertsona batzuekin batera eratzen den ekintza dela, prozesuen gaineko erantzukizunaren eta helburu partekatuaren perspektibatik.