PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun politika

2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak (aurrerantzean, DBEO), 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, AGINTZARI GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E.ak informazio hau ematen du kontsultak egiten dituzten edo informazioa eskatzen duten pertsonen datu pertsonalen tratamenduari buruz:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

  • Arduradunaren nortasuna: AGINTZARI GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E.
  • IFK: F48481923
  • Posta helbidea: Madariaga etorbidea, 1., 4. 48014 Bilbo
  • Telefono zenbakia: 94 475 70 05
  • Helbide elektronikoa: lopd@agintzari.com

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zer legitimazioren arabera?

Zure datu pertsonalak dagokion tratamenduaren arabera tratatzen ditugu, honako xede hauekin:

TRATAMENDUA XEDEA OINARRI LEGITIMOA
ADOPTIA Adopzioan eta familia harreran espezializatutako zerbitzua. Adingabeei eta haien familiei banakako, familiako eta taldeko balorazioa egin eta arreta psikologikoa ematen die. Interesdunaren adostasuna, eta, adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen adostasuna.
Sarean konektatutako etxeak Familia haustura prebenitzeko programa, adoptatutako edota gizarte zaurgarritasuna daukaten gazteentzat. Interesdunaren adostasuna, eta, adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen adostasuna.
ARLOBI Krisi edo gatazka egoeran dauden familiei arreta ematea, hainbat bizi etapatan. Banakako, familiako eta taldeko gizarte eta hezkuntza arloko arreta psikologikoa. Interesdunaren adostasuna, eta, adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen adostasuna.
Mindfulness eskola Tailerrak familia, nerabe eta profesionalentzat. Interesdunaren adostasuna.
Aldi baterako harrerarako familien egokitasuna baloratzeko zerbitzua Haurrei aldi baterako harrera egiteko familien egokitasuna baloratzeko zerbitzua. Interesdunaren adostasuna.
Prestakuntza Profesionalentzako prestakuntza, gizarte zerbitzuen, hezkuntzaren eta osasunaren arloetan. Interesdunaren adostasuna.
Programak ikastetxeetan Bullyinga, berdintasuna, hezkuntza coachinga, irakasleen ikuskapena. Kontratu harremana, programa eskatzen duenarekin.
Adinekoentzako programak Adineko pertsonen zahartze aktibora bideratuak. Kontratu harremana, programa eskatzen duenarekin.
Gainbegiratzea eta coachinga erakundeetan Gainbegiratzea eta coachinga erakundeetan. Kontratu harremana, zerbitzua eskatzen duenarekin.
Helduarora igarotzeko programak Gazteentzako laguntza tresna. Interesdunaren adostasuna, eta, adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen adostasuna.
Ekimenen kudeaketa Ekitaldietan (jardunaldiak, mintegiak, etab.) izena emateko eta parte hartzeko kudeaketa. Kontratu harremana, zerbitzua eskatzen duenarekin. Hala dagokionean, interesdunaren adostasuna.
Giza Baliabideak Barne langileen kudeaketa eta nominak. Lan arriskuen prebentzioa. Etengabeko prestakuntza eta gaitasunen kudeaketa. Lan harremana.
Hautapen prozesuak Hautagaitzen eta lan poltsaren kudeaketa. Interesdunak parte hartzen duen kontratu-aurreko harremana.
Hornitzaileak eta bezeroak Hornitzaile eta bezeroen kudeaketa. Hornitzaileekin eta bezeroekin lan egiten duten pertsona fisikoen beharrezko harremanari buruzko interes legitimoa.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak zertarako bildu ziren kontuan hartuta, behar den denboran gordeko dira, bai eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehaztu bitartean ere.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta ez dagoen legez behartuta.

Zer eskubide dituzu, zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu AGINTZARI GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E. zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko, bai eta datu okerrak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.

Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu; kasu horretan, AGINTZARI GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E.k erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko baino ez ditu gordeko datuok. Era berean, inguruabar jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horretan, datu horiek tratatzeari utziko diogu, salbu eta arrazoi legitimo larriak badaude edo erreklamazio posibleak egikaritu edo defendatu behar badira

Zure datuen tratamendua automatizatua denean eta kontratu baten onarpenean edo egikaritzean oinarritzen denean, eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu egituratu batean (erabilera komunekoa eta irakurketa mekanikokoa) jasotzeko eskubidea ere izango duzu, bai eta beste arduradun bati helarazteko eskatzeko eskubidea ere.

Adierazitako eskubideetako edozein baliatzeko, idatziz jo dezakezu AGINTZARI GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E.ra (lehen adierazitako posta helbidera) edo mezua bidali lopd@agintzari.com helbide elektronikora. Nolanahi ere den, eskaerarekin batera zure NANaren edo dokumentu baliokideren baten kopia bidali beharko duzu, zure nortasuna egiaztatzeko.

Bestela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu, bereziki eskubideak baliatzean gogobetetzerik lortu ez baduzu. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu helbide honetara: C/Jorge Juan, 6, 28001 – Madrid. Edo, bestela, bere egoitza elektronikoan sartu beharko duzu (www.agpd.es).