zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2019/10/08

TRANSMENAS Europako proiektua burutu dugu

2019ko irailaren 25ean TRANSMENAS proiektua amaitu dugu. Ekimeneko kideak Zabalduz Koop. Elk., Agintzari CIS-EGK Nafarroa eta MECS Castillon dira, eta xedea da Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko ezagutzak elkartrukatzea, eta bakarrik iritsi diren adingabe eta gazte atzerritarrekin esku hartzeko ereduak ezagutzea.
 
Hiru eskualdeen MENAS eta JENAS profilen gaineko elkartrukeak eta ikerketa konparatiboak egiteaz gain, proiektuan prestakuntza tailer bat ere egin zen, Suediako Fast-Track-to-Integration ereduari buruz, Trelleborg-eko Gazteria koordinatzaile Senida Adilovic-Advic-en eskutik. Tailerrean, Zabalduz, Agintzari eta MECS Castilloneko profesionalek eta erakunde publikoetako teknikariek zehatz-mehatz ezagutu ahal izan zituzten eredu hori Trelleborgen egokitzeko izan dituen gakoak, Suediako testuinguruan arrakasta gehien lortu dutenetako bat izanik.
 
Proiektua amaitzeko, hitzaldi ireki bat egin zen, irailaren 25ean, udal eta erakundeetako langileek eta eragile sozialek lehen harreman bat izan zezaten Fast-Track ereduarekin, eta, aldi berean, hausnarketa egin zezaten Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako testuinguruetan aplikatzeko aukeren inguruan. Hitzaldiaren hasieran aritu ziren Celia Castagnos, Chargée de mission spécialisée Mineurs non Accompagnés del Conseil départamental des Landes; Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, eta Mikel Gurbindo Marin, Nafarroako Gobernuko Pertsonen Garapen eta Autonomia Agentziako Famili eta Adingabeen zuzendariordea. Amaieran, berriz, Arola Urdangarin aritu zen, Europako proiektuen eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako proiektuen Deialdien kudeatzailea, deialdi horiekin kofinantzatzen baita TRANSMENAS proiektua.
 
 

Imágenes

  • foto
  • foto
  • foto
  • foto
  • foto
  • foto
  • foto
  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa