2017/11/06
Norbere Burua Zorionatzeko Arrazoiak
Alde batetik Urriko hilabetean zehar Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak eta Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Arabella Etxebizitza kudeatzeko.
Hitzarmena 2017 urtean zehar emango da eta urte bi gehiago luzatzeko aukera eskeintzen du.
Hitzarmenaren helburua, egoitza-harreraren bidez nerabeen zaintza egitea da, euren zaintza edo tutoretza gizarte ekintza sailaren zaintzapean eta tutoretza pean dauden nerabeak beraiekin lan egiteko berariazko zentroetan harreta emanez.
Bestetik Urrian ere Zaratamoko herrian Agintzarik Gizarte Hezitzaile Zerbitzua martxan jarri du, bertan izandako lizitazio baten ondoren. Agintzari beste hiru erakunderekin aurkeztu da eta irizpide tekniko eta administratiboetan puntuaketarik altuena izan du. Honen ondorioz ondorengo bi urteetan heren bateko jardunaldian zerbitzua aurrera ateratzeko erronka izango dugu.
Iruzkinak