zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/09/11

JEUNES MIGRANTS-GAZTE MIGRATZAILEAK Jardunaldiak

Irailaren 24an (Iruñean) eta urriaren 7an (Baionan) aurkeztuko ditugu azterketaren emaitzak: “Jeunes Migrants-Gazte Migratzaileak: mugaz gaindiko azterketa bat bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarren errealitateari eta Euskadi, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako interbentzio ereduen eraginari buruz”.

 

Azterketa Agintzarik eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak idatzi dute, eta bertan parte hartu dute Zakan UTE Nafarroak eta Zabalduz Koop. E.k, bazkide moduan, eta Association Action Jeunesse Innovation et Reinsertion (AJIR), L’Organisme de Gestion des Foyers Amitié (OGFA) eta  Sauvegarde de l'Enfance à l'Adulte du Pays Basque (SEAPB) erakundeek, bazkide elkartu moduan.

 

Azterketa mugaz gaindiko “Jeunes Migrants” programaren esparruan egin da, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatuta, 2019ko Herritarrentzako deialdiaren barruan.

 

Bi jardunaldietan, Bidaiderik gabeko Adingabe eta Gazte Atzerritarren karakterizazioari eta interbentzio ereduei buruz ateratako ondorio nagusiak aurkezteaz gain, arlo administratibo, komunitario, formatibo edo sanitarioa bezalako eremuetan, eztabaidatu eta analizatu egingo ditugu Pirinio Atlantikoen, Euskadiren eta Nafarroaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak eta partekatu daitezkeen ikasketa posibleak.

 

Izen ematea doakoa da, baina lekuak mugatuak dira (distantziamendu sozialeko neurri guztiak bermatzeko); horregatik, ezinbestekoa da aurrez izena ematea esteka hauetakoren batean, kokapen egokienaren arabera: Erakunde bakoitzetik izen emate bakarra onartuko da, lekuak bete arte. Maskara nahitaez erabili beharko da une oro.

 

Iruñeko aurkezpenera joateko:

 irailak 24. 10:00-14:00. Baluarte, Biltzar Jauregia.

Eman izena hemen: https://es.surveymonkey.com/r/JEUNESMIGRANTS_PAMPLONA

Iruneako Jardunaldiko egitaraua ikus dezakezue HEMEN eta irudi galerian

 
 
Baionako aurkezpenera joateko:

urriak 7. 09:30-13:30. Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren egoitza.

 
 

 

Imágenes

  • foto
    Iruneako Egitaraua
  • foto
    Programa Pamplona
  • foto
    Portada

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa