ikastaroak

ESKU-HARTZE FAMILIARRA KRONIKOTASUN ETA KRISI EGOERETAN.

Prestakuntza honen helburua kronikotasun eta krisi egoerak identifikatzeko gakoak ematea eta esku hartzeko estrategiak eta tresnak lantzea da, familiak beren aldaketen protagonista izan daitezen.

Sarritan, garapen osasuntsua eragozten duten funtzionamenduetan denbora asko harrapatuta daramaten familiekin esku hartzen dugu. Dinamika errepikakorrak eta aldatzeko oso zailak izan ohi dira. Edo, aitzitik, krisi-egoeran dauden familiak aurkitzen ditugu, kontrolaezinak diruditen aldaketa drastiko eta ustekabekoekin. Gerta daiteke, halaber, bi egoerak familia batean gertatzea, eta hainbat aldagai tartekoen ondorioz, berrelikatu eta iraunarazi egiten diren funtzionamenduak izatea.

Horrez gain, abian dagoen esku-hartze psikosoziala, hezitzailearen eragina eta familien eta profesionalen emozioen inpaktua gehitzen da, funtsezkoak izanez.

Horrelako kasuetan, gelditzeko, birpentsatzeko eta aztertzeko momentua aurkitzea beharrezkoa zaigu, konektatzeko, birdefinitzeko eta desberdin jokatzeko aukera izateko. 

Prestakuntza honek Bogan taldeko eta GHEEko edo CEESGko elkargokideentzat deskontuak ditu.  
 
Ikastaroen edukietan sakontzeko, klikatu hemen.

Dokumentazioa

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA





Imprimatu