Baldintzak
Datu Pertsonalak Babesteko 15/99 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu curriculum vitae bidalita ematen dizkiguzun datuak, baita hautapen prozesuetan parte hartzearen ondorioz sortzen direnak ere, AGINTZARI EKIMEN SOZIALEKO KOOP. E.ren ardurapeko datu tratamendu batean gordeko direla –sozietatearen helbidea Ramon y Cajal etorbidea, 48 - Lonja. 48014 Bilbo, Bizkaia–, profil profesionala aztertzeko helburuarekin, enpresan hutsik geratzen diren edo postuak edo aldizka sortzen diren berriak betetzeko egiten diren hautapen prozesuetan zu partaide egiteko.
Enpresara curriculuma bidaltzea borondatezko gauza da eta, ondorioz, enpresak jotzen du bere datuak bidaltzen dituen pertsonak berariaz onartzen duela enpresak horiek tratatzea, adierazitako helburuarekin. Zuk beste pertsona baten curriculuma bidaltzen baduzu eta datuak bidaltzen duen pertsona moduan erregistratzen badituzu, ulertuko dugu curriculumaren titularra den pertsonak hori egiteko eskatu dizula eta titular hori agiri honetan adierazten diren baldintza guztiez ohartuta dagoela eta onartzen dituela.
Zure datuak inola ere ez zaizkio hirugarrenei lagako, ez bada zerbitzuaren hartzaileak gure erakundearekin duen harremana garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko beharrezkoa ez dela, edo lege maila duen arau batek baimentzen ez duela edo, zehazki, suposamendu hauetakoren bat gertatzen dela: a) Tratamenduaren edo lagapenaren helburua tratamenduaren arduradunaren edo lagatzailearen legezko interes bat da, arau horrek babestuta; b) Datuen tratamendua edo lagapena beharrezkoa da tratamenduaren arduradunak arau horrek ezartzen dion betebeharra betetzeko.
Zu edozein unetan tratamenduaren aurka ager zaitezke, eta emandako baimena uka dezakezu eta datuetan sartzeko, zuzentzeko eta baliogabetzeko eskubideak gauza ditzakezu, araudi aplikagarrian ezarritako baldintzetan. Eskubide horiek gauzatzek, pertsonalki jo dezakezu, idatziz edo posta elektronikoz, eta NAN fotokopia erantsiz, helbide honetara AGINTZARI EKIMEN SOZIALEKO KOOPERATIBA ELKARTEA, Administrazio Saila, Lehendakari Agirre etorbidea 11, 2. Dptu. 1. 48014 Bilbo, Bizkaia. Posta elektronikoa: formacion@agintzari.com.
Informazioa behar bezala eguneratuta mantentzeko,curriculum vitaeren gaineko informazioaren edozein aldaketa egin behar izanez gero, gure webgunearen bidez eguneratu dezakezu: www.agintzari.com, gure Enplegu Poltsan alta egitean eman zenigun posta elektronikoa eta pasahitza erabiliz.
Azkenik, jakinarazten dizugu harrera datatik bi urte igaro eta gero, zuk bidalitako informazioa suntsitu egingo dela, langileak hautatzeko prozesu batean dagoeneko ez dagoela indarrean joko delako.