ikastaroak

GENERO-INDARKERIA ETA EMAKUME MIGRATZAILEA: Testuingurua, hautematea eta esku-hartzea.

Ikastaro honen helburua, genero-indarkeriaren biktima diren emakume migratzaileen eta haien ardurapeko pertsonen errealitatea ulertzeko, antzemateko eta esku hartzeko gakoak ematea da.  

Kolektibo horretan atzematea eta esku hartzea oso konplexua da. Alde batetik, genero-indarkeria jasaten duten emakumeak dira, eta, bestetik, migrazio-prozesuekin lotutako oztopoei eta hauskortasunari egin behar diete aurre (desberdintasun etnikoak, kulturalak, erlijiosoak, hizkuntzakoak), diskriminazio-bizipenetara kondenatzen dituztelarik.

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren ezaugarriez gain, migrazioarekin eta transkulturalitatearekin lotutako aldagaiak kontuan hartuko dira. Horrela, haien eskubideetara, ondorio emozional eta sozialetara eta harrera-gizarteetara berregokitzeko ahaleginetara hurbilduko gara. Alderdi horiek guztiak integratzeko, dinamika konplexu eta ezkutuei erantzungo dien ikuspegi intersekzional batetik lan egingo da. 

Prestakuntza, batez ere, Moodle plataformaren bidez garatuko da eta ikaskuntza malgutasunez antolatuko da, otsailaren 4tik 28ra. Gainera, derrigorrezkoak ez diren online saioak egingo dira Microsoft Teamsen bidez, otsailaren 04an , 18:00etatik 19:00etara, edukietan sakontzeko eta kontrasterako gune bat izateko.
 
Prestakuntza honek Bogan taldeko eta GHEEko elkargokideentzat deskontuak ditu.

Dokumentazioa

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA





Imprimatu