OSASUN MENTALA ETA NERABEAK: Esku-hartzea banaka eta komunitatean egiteko tresnak.
Prestakuntza honek nerabezaroko osasun mentalera hurbilketa errazten du, eta esku-hartze indibidualerako eta komunitariorako tresnak eskaintzen ditu.
Osasun mentala kezka garrantzitsuenetako bat bihurtu da, bai gizartearentzat oro har, bai nerabeekin lan egiten duten profesionalentzat. Ondoez psikologikoaren sintomak gero eta nabarmenagoak dira, eta isolamendu- eta bakardade-egoerak larriagotu egin dira.
Egoera horren aurrean, osasun mentalarekin lotutako arriskuei aurrea hartzeko, ikastaro honetan ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzeko estrategiak landuko ditugu, eta laguntza sare komunitarioa sortzeko gakoak landuko dira, eusteko eta erresilientziarako elementu gisa jardungo duena.
*Prestakuntza honek ordutegi aldaketak izan ditu eta 17:00etatik 19:30era burutuko da.
Prestakuntza honek Bogan taldeko eta GHEEko edo CEESGko elkargokideentzat deskontuak ditu.
IZEN-EMATEKO FORMULARIOA