ikastaroak

BALORA: haurtzaroan eta nerabezaroan babesgabetasuna eta kalteberatasuna baloratzeko tresna.

Azken hamarkadan, haurrak babesteko zerbitzuetan, jarduteko eskuliburu, tresna eta protokolo ugari sortu dira irizpideak bateratu ahal izateko eta erabakiak hartzearen baliozkotasuna eta fidagarritasuna areagotzeko, kalteberatasun egoeran dauden adingabeei eragiten dieten faktore sozialak, familiarrak eta pertsonalak identifikatuz.

Balora tresna, Euskal Autonomia Erkidegoko haurrak eta nerabeak babesteko udal eta lurralde mailako gizarte zerbitzuetan arrisku eta babesgabetasun egoeren larritasuna baloratzeko tresna ofiziala izateaz gain, erreferentziazko tresna bihurtu da Estatuko beste erkidego batzuetan, balorazio prozesuetan parte hartzen dutenen lan profesionala errazteko gakoak emanez.

*Prestakuntza honek data aldaketa izan du, eta urriaren 31n, azaroaren 7an eta 14an aurrera eramango da, 11:00etatik 13:30era.
 
Prestakuntza honek Bogan taldeko eta GHEEko edo CEESGko elkargokideentzat deskontuak ditu.  
 
Ikastaroen edukietan sakontzeko, klikatu hemen.

Dokumentazioa

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA





Imprimatu