MENTALIZAZIOA eta emozioen kudeaketa: Aliatu bat gizarte- eta hezkuntza-harremanean.
Ikastaro honek gure eguneroko lanean laguntzen ditugun pertsonen portaeratik haratago joateko aukera emango digun begirada bat eskaintzen digu. Sakonago ulertzera hurbilduko gaituzten tresnak eskaintzen ditu eta haien beharretara hobeto egokitzen den laguntza-harreman batean kokatzea ahalbidetuko diguna, lagundu egiten duen figuraren nahiz lagundutakoaren ongizate emozionala ahalbidetuz.
Norberaren eta besteen adimen-prozesuak ulertzeak aukera ematen digu jarrera errespetagarriagoa, baliozkoagoa eta eraginkorragoa izateko. Eredu teorikoa eta esku hartzeko tresna zehatzak ulertuta, laguntza esanguratsua aurkitzen dugu jarrera mentalizatzaile baten bidez harremanetan jartzeko, beste pertsonen egoera emozionalak eta norberarenak hobeto ulertuz.
Prestakuntza honek Bogan taldeko eta GHEEko elkargokideentzat deskontuak ditu.
IZEN-EMATEKO FORMULARIOA