24/02/2012
Arbela: Agintzariko Esperientzia
Otsailaren 17an, Agintzariko zuzendaritza taldeko kide garen Mikel Gorostizaga eta Ainhoa Solozabal, kontseilu errektoreko Elena Garcia-rekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Berrikuntza Zerbitzuak, enpresekin aholkularitza, elkarrizketa eta topaketetarako sorturako Arbela gunean parte hartu dugu.
Bertan Servicios de Mesa de Guernica enpresakoekin batera gure erakundean azken urtean sortutako aldaketak azaltzeko aukera izan dugu, gure kasuan, kanpoko aholkularitzaren laguntzaz, 2010. eta 2011. urteetan bizi izandako esperientzia azalduz. Aurkezpenaren ardatza, urte eta erdiko esperientzia bizi ondoren gure emaitzak aurkeztea izan da, antolakuntza eredu berriak eta aurreikusiotako erronkak azalduz.
Topagune honetan oso gustura sentitu gara, arreta zabalez eta interes handia sumatuz gain hainbat galderari erantzuneko aukera izan baitugu. Servicios de Mesa Guernica enpresakoek ere beraien erronkak azaldu zizkiguten, inguru zabalak aurkezten dizkigun aukera guztiei balioa emanez, horrez gain, beraiek bizi duten une latz hauetan, elkarkideen babesa eta ilusioa behin eta berriz azpimarratu baitzituzten, oinarri garrantzitsuak enpresatan kontuan izateko.
Agintzariko aurkezpenaren ildo nagusia gure ondare nagusiari balioa argitzea izan da, Agintzari osatzen dugun pertsonak baikara, eta gure hurrengo urteetako erronka ondare honi bere etekina ateratzea baita, hau bai erronka.
Bertan izandako partaideei, edozein argibide argitzeko gurekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Jaurnaldi honetan gure partaidetza kontatzen den Abela-ren blogeari lotura ematen dizuegu:
Arbela-ren bloga
Comentarios
-
J.F.M. 24/02/2012 - 18:51:37
Durante este año y medio de zuhaitz, he podido observar, ver, sentir, que con mi participación en la cooperativa todos y todas podemos dejar nuestro poso, nuestro granito de arena, sin olvidar que formamos parte de una rueda en la que cada uno somos un radio de esa bicicleta que es Agintzari SCIS.