• Urriak 10: Adopzioan lotura-hausturak prebenitzea, sarea euskarri gisa.

I Agintzari Jardunaldia

Urriak 10

Adopzioan lotura-hausturak prebenitzea, sarea euskarri gisa

Agintzari Gizarteratzen, kooperatibak garapen teknikoarekin, berrikuntzarekin eta ezagutzarekin lotuta bere gain hartu duen konpromisoa da. Horrez gain, orain arte landu, ikertu, esperimentatu... ditugun proiektuak eta ideiak partekatzeko aukera ere bada

Horretarako, urtero eta gizarte beharrekin lotuta, gizarte zerbitzuen arloko aurrerapen teknikoen eta diskurtsoaren inguruko ekimen ugari bultzatu nahi dugu: jardunaldiak, argitalpenak, komunikazioak, erakusketak...

2014ko urriaren 10ean, Agintzari Gizarteratzen, ekimenaren baitan, jardunaldi hau aurkeztuko dugu: Sarean konektatutako etxeak, konexio emozionala helburu gisa, sarea oinarrizko laguntza gisa: adopzioan hausturak ulertzeko, prebenitzeko eta lantzeko eredua.

  • Aurkezten
    Juan María Aburto Jauna
    Juan María Aburto Jauna
    Eusko Jaurlaritza
    Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua egongo da gurekin.
  • Aurkezten
    María Pilar Ardanza andrea.
    María Pilar Ardanza andrea.
    Bizkaiko Foru Aldundia
    Gurekin ere Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako diputatua egongo da.
  • Aurkezten
    Mikel Gorostizaga jauna
    Mikel Gorostizaga jauna
    Agintzari SCISeko zuzendari nagusia
    Ilusioz beteta antolatzen dugu jardunaldi hau.
       ANTOLATZAILEA


  • Agintzari


AURKEZPENAK

Juan María Aburto. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Eusko Jaurlaritza.

María Pilar Ardanza. Gizarte Ekintzako diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.

Mikel Gorostizaga. Agintzari SCISeko zuzendari nagusia.

Consuelo Alonso. Bizkaiko Foru Aldundiko Haurtzaroaren Zerbitzuko burua.

Javier Múgica Flores. Agintzari SCISko Adoptia arreta psikosozialeko zerbitzua.

Concepción López Soler. Murtziako Unibertsitatea.

Eleya Ayarza. Arartekoko adingabeen saileko arduraduna.

Sagrario Yarnoz. Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia fakultatea.

Patxi Agiriano. Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzuburua. Gipuzkoa Foru Aldundia.

Miguel Garrido. Sevillako Unibertsitateko Psikologia fakultatea.

Alberto Rodriguez. Agintzariko zuzendaria Abegi eta Adopzio arloan.

Estibaliz Muzás. Adingabeen eta familiaren arloa. Zuzendariorde teknikoa. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Araba Foru Aldundia.

EGITARAUA. Lortu hemen.
KONTSULTATU ONLINE
  • 9.00-9:30 Ongietorria..
  • Goizeko saioa
    • 9:30-10.00 Adopzio egoeran dauden nerabeen, gazteen eta haien familien arteko hausturetatik eta elkarbizitzako krisietatik familiako birkonexiora: arrisku faktoreak, baliabideak eta erronkak Euskadiko oraingo eta etorkizuneko esku-hartzerako.
    • 10:00-10:55 Gako berriak tratu txarren egoerak, abandonua eta instituzionalizazioa jasan duten nerabeekin eta gazteekin lotutako diagnostikorako eta esku-hartzerako.
    • 10:55-11:35 Atxikimendua eta atxikidura emozionala: istorioak egitea eta desegitea.
    • 11:35-12:30 Familia terapia adopzio prozesuetako indarkeria filioparentaleko egoeretan.
    • 12:30-13:00 Kafea hartzeko atsedenaldia.
    • 13:00-14:00 Etxeak Sarean programa: Eredu teorikoa, tresna erabilgarriak eta emaitzak.
    • 14:00-14:15 Ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Etxeak Sarean. Javier Múgica Flores. Agintzari SCISko Adoptia arreta psikosozialeko zerbitzua
    • 14:15-14:30 Goizeko saioaren amaiera.
  • Kafe-hizketaldirako arratsaldea.
    • 17:00-18:30 Hizketaldia

PDF-ean ere hemen deskarga daiteke.