zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2022/10/06

EUROUMM

Agintzarik, urriko lehen astean, bisita teknikoa antolatu du EUROUMM proiektua ixteko: “Adingabe eta gazte migratzaileekin eta laguntzarik gabeko errefuxiatuekin lan egiten duten teknikarien eta zuzendarien gaikuntza indartuz, ikuspegi tekniko, instituzional eta geografikotik berritzaileak eta osagarriak diren esku hartze ereduen bidez”, ERASMUS+ deialdiak kofinantzatuta eta Agintzarik gidatuta, eta Tetuango Komunaren (Maroko), Consorzio Consolida (Lonbardia; Italia) eta ALEP e.V Außerschulisches Lernen und Erlebnispädagogik institutuaren (Berlin, Brandenburgo eta Sachsen-Anhalt; Alemania). 
 
Proiektuan, Marokon, Alemanian, Italian eta Espainian inoren kargura ez dauden adingabe eta gazte atzerritarrekiko errealitate eta eredu interbentiboak aztertu dira, ikuspegi geografiko eta teknikotik sinergiak identifikatzeko eta ikaskuntza gurutzaturako praktika berritzaileak jorratzeko, truke teknikoko hainbat prozesuren bidez: 
 
Lehenik eta behin, truke birtual batzuk egin ziren 2020ko azarotik abendura bitartean, proiektua COVID19ko pandemiaren testuingurura egokituta. Topaketa horietan 150 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten. 
 
Ondoren, aurrez aurreko lau topaketa egin dira: Lehenengoa 2021eko urrian, Tangerren eta Tetuanen. Bigarrena, Italiako Lecco eta Brianza eta Monza probintzietan, 2022ko maiatzean. Hirugarrenik, Berlin hirian, 2022ko ekainean. Azkenik, aurtengo urrian Euskadin itxi da proiektua. 
 
Azken bisita horretan, Marokoko, Italiako eta Alemaniako ordezkaritzek arau esparrua eta euskal gizartearen babes eredua ezagutu ahal izan dute, eta administrazio publikoek Bizkaian eta Gipuzkoan bultzatutako programa batzuk ere bisitatu dituzte (Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritza, Lanbide), Agintzari, Zabalduz eta Peñascal gizarte ekimeneko kooperatibek kudeatzen dituztenak. Horien artean daude lehen harrerako zentroak, emantzipaziorako prestatzeko zentroak, helduarorako trantsiziorako programak, prestakuntza zentroak eta lan eta enplegu babestuko bitartekaritzarako programak. 
 
Aurrez aurreko bisita guztien artean 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, eta datozen hilabeteetan erakunde bakoitzean ikasitakoa transferitzea espero da, proiektuaren inpaktuan sakontzeko.
 
 

Imágenes

  • foto
  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa