zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/10/06

Hasi da BERTAN proiektua

 
Irailaren 30ean, asteazkenean, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko erakundeek elkarrekin aurkeztu zuten Irurtzunen Bertan mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu europarraren lehen emaitzak, non landa-eremuetako zahartze aktibo eta osasungarriaren arloko premiei eta irtenbideei buruzko mugaz gaindiko diagnostikoa plazaratu zen.
 
BERTANek lan komunitarioaren eta sektore anitzaren ikuspegia proposatzen du, erronkak diagnostikatuz eta lau lan-ardatzetan konponbideak aztertuz eta proposatuz:
 
  • Eskualde barruko/eskualde arteko garraio egokitua, landa-eremuetako adinekoen erabateko gizarte-partaidetza eta zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzeko.
  • Bizileku-irtenbide komunitario egokituak, etxekoen eta bizitokien arteko trantsiziozkoak, landa-eremuetako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Zaintza komunitarioko formulak, zaintzailearen irudia eta familiako atseden-sistemak hobetzea barne (ordezkapen-zerbitzua).
  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarreko sistemak, komunitatea mugiaraziz (parte-hartze aktibotik) eta teknologia sozialaren ekarpena barne (GIS).
 
Proiektuaren bazkide diren erakundeen artean daude, besteak beste, Sakanako Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo de la Sakana (buru), Agintzari, Ipar Euskal Herriko Gizarte Ekintza Zentru Interkomunala (CIAS Pays Basque) eta Irurtzungo oinarrizko eremuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, bazkide elkartuak izanik Communauté d 'Agglomération Pays Basque (CAPB), Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour (SMPBA), Amasa-Villabona, Orozko, Urduña eta Arbizuko Udalak, SASOIAK, Autonom’ Lab eta Zabalduz Koop.
 
BERTAN, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du %65a, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020), guztizko 761.124 euroko aurrekontuarekin. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jardueren garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
 
Proiektuak 29 hilabeteko iraupena izango du 2020ko urtarriletik 2022ko maiatzera bitartean, hauetan, behar eta irtenbide berritzaileen mapa bat egiteko diagnostiko bat egingo da, zahartze aktibo eta osasungarriaren mugaz gaindiko foro iraunkor bat sortuko da ezagutza eta esperientzia elkarbanatzeko, eta lau lan-ardatzekin lotutako konponbide berritzaileen pilotajeak abian jarriko dira.
 
Kofinanziatuta: 
Kofinantzazio osagarria Gipuzkoan:
 
 
 
Bazkide eta Kolaboratzaileak: 
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa