zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2013/10/16

Lankidetza Hitzarmena Deustuko Unibertsitatearekin

 

Deustuko Unibertsitateak, Psikologia eta Hezkuntzako Fakultatearen bitartez, eta Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiboak lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur, urriak 15, Haurtzaroari eta familiari lotutako arazoen gaineko ezagutza partekatzeko eta ikerketa eta esku-hartzea sustatzeko helburuarekin. Hitzarmena Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa den Josu Solabarrietak eta Agintzari, GEKEko gerentea den Mikel Gorostizak sinatu dute.

Ildo horretan, bi erakundeek, hainbat proiektu eta azterketaren garapenean parte hartzeaz gain, ikasle, erabiltzaile eta profesionalentzat interesgarriak izango diren prestakuntza jarduerak landuko dituzte elkarrekin (hitzaldiak, jardunaldiak, saio praktikoak).

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa