zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2022/10/10

Auditoria Soziala REAS 2022

REASen parte hartzen dugun erakunde guztiok urtero egiten dugun auditoria sozialaren emaitza bidaltzen dizuegu.
 
REAS bigarren mailako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta hainbat figura juridikotako erakundeak biltzen ditu: kooperatibak, elkarteak, gizarteratze enpresak, sareak eta abar; ekonomia solidarioarekin identifikatzen direlako, helburuak partekatzen dituztelako eta ekonomia jasangarriago, bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzen laguntzen dutelako elkartzen dira.
 
Auditoria Sozialaren tresnak aukera ematen die bere enpresei eta erakundeei, baita sare osoari ere, haien praktiken ekarpen eraldatzailearen berri emateko, jarduera ebaluatzeko eta etengabeko hobekuntza sustatzeko. Horren bidez, enpresek eta erakundeek, baita beren produktu eta zerbitzuek ere, ekonomia solidarioaren berezko balioei erantzungo dietela bermatu nahi da. Hori betetzea eta publikoki jakinaraztea da “konfiantzazko zigilua” enpresa eta erakunde horiekin kontsumitzen dutenentzat eta harremanak dituztenentzat.
 

Dokumentuak

  • pdf rtf

    2022_Agintzari EUS_638009890009404732.pdf

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa