zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2022/11/24

"Gazteak eta emantzipazioa" Jardunaldia

Datorren asteazkenean, azaroaren 30ean, "Gazteak eta emantzipazioa: erronkak eta irtenbideak partekatuz politika publikoetatik " jardunaldia egingo da, Barakaldoko Udalak antolatuta Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Agintzari elkartearen laguntzarekin. Ekintza hau udalerriak parte hartzen duen Uplift Europako Proiektuaren barruan kokatzen da Welcome to UpLift | uplift-youth.eu.
 
Esperientzien mahaian, Trapezistak proiektua partekatzeko aukera izango dugu. Proiektu hori Peñascal Kooperatibarekin, Zabalduz Kooperatiba Elkartearekin eta beste 14 erakunderekin batera garatzen ari gara, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren finantzaketa izango du. Proiektu horren helburua da Euskadin familia-laguntzako sarerik ez duten migratzaile gazteak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko prozesuak bultzatzea.
 
Izena eman dezakezu:
 
https://www.encuestafacil.com/respweb/cuestionarios.aspx?EID=2862965
 

Dokumentuak

  • pdf rtf

    JORNADA JOVENES (Inscripciones)_638048988232992550.pdf

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa