zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/06/11

Obrak aurrera doaz. #NosCambiamosdeAcera

Agintzariren egoitza berria izango denaren obrak erritmo onean doaz aurrera.  Pixkana, oraintxe bertan Agirre Lehendakari kalean edo LTZn edo Luis Powerren dauden langileen artean lekualdaketa ororen aurrean sortzen den urduritasuna zabaltzen hasi da dagoeneko, are gehiago eraman beharreko guztia kontuan hartuta, espaloi aldaketa besterik ez izan arren.

Halere, obren aurrerapena kaletik bertatik ikusi daiteke. Izan ere, orain dela zenbait egunetik hona instalatuta dago Madariaga etorbideko 1 zenbakiko laugarren solairuan egiten ari diren obren hondakinak jartzeko edukiontzia.
 





Halaber, barruko lanek ere aurrera jarraitzen dute, eskuineko argazkian ikusi daitekeenez, eta esan daiteke espazioen zatiketa edo espazio nagusiak kokatzeko oinarrizko egitura dagoeneko eginda dagoela eta, ondorioz, obraren zatirik handiena burututa dagoela.

Finean, bateko eta besteko departamentuak pintatzea eta fintzea falta da, eta hurrengo mugimendua, lekualdaketarena, berandu baino lehen gertatuko da. Hori gertatu bitartean, Agintzariren webgunean informatzen jarraituko dugu Kooperatibaren egoitza berriaren obren grapenari buruz sortzen diren nobedadeez.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa