zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2013/09/23

“Aldaketaren aurreko beldurra”. Mark Eltonen sinadura.

 
Agintzari Kooperatibako kide berri bat gure webguneko 'Sinadura' atalean lerro batzuk idaztera animatu da. Oraingoan Mark Elton da, gure erakundeak kudeatzen duen Laguntza Teknikoko eta Arreta Psikosozialeko Zerbitzuko psikologoa (LTZ).

Markek gogoeta pertsonal sakona egin du "Aldaketaren aurreko beldurra" izeneko artikuluan, aldaketa terapeutikoa sustatzeko lanean hauteman dituen arazoetan oinarrituta, bereziki erabiltzaile helduei dagokienez.

Agintzariko profesionalaren iritziz, beldur horren jatorria esku hartzen denean dauden egoera hertsagarriak dira, baita pertsona erabiltzaileen bizipen pertsonalak zein horien berezko arazoak ere.

Gogoetak Agintzarik sustatutako Proiektu Talde batean parte hartu eta gero sortu zaizkio Marki eta, bere eguneroko lanerako baliagarria izateaz gain, Sinadura berri hau sortzeko ere balio izan dute; bene-benetan, irakurtzeko eskatzen dizuegu.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa