zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2017/11/30

Indarkeria filioparentala-ri buruz Roberto Pereira-rekin berbetan

 
 
Indarkeria filioparentala oso fenomeno berria da, larria, eta nabarmen hazten ari da. Hein handi batean, testuinguru sozial eta familiar baten ondoriotzat har daiteke, zeina nabarmen aldatzen ari den azken hiru hamarkadetan, eta orain dela ez aspaldi pentsaezinak ziruditen jokalekuak planteatzen ditu.
 
Seme-alabek gurasoei egiten dizkieten erasoek zantzuak erakusten dituzte lehertu aurretik, detektatu daitezke. Prebenitzeko aukerak daude eta, jakina, esperantza dago dinamika hori familian ezarri eta gero. Horri guztiari buruz hitz egin dugu Roberto Pereira psikiatra eta Euskadiko eta Nafarroako Familia Terapiako Eskolako eta Euskarriko zuzendariarekin (Indarkeria filioparentaleko interbentzio eta prestakuntza zentroa).
 
Agintzari GEKEren ikus-entzunezko lan berri honek helburu dibulgatzailea eta pedagogikoa dauka, eta asmoa da ezagutzak modu positiboan eragitea gizartean.
 
AGINTZARI GEKEko ikus-entzunezko proiektuaren taldea:
Bittor Arnaiz, Josu Goikoetxea, Zaloa Cabanelas, Giozargi Uribeetxebarria.
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa